ARTEA

Juan Carlos Olaetxearen margolanak, Iruñean

Juan Carlos Olaetxea (Bera, 1946) pintoreak bere margolan inpresionistak paratu ditu Iruñeko Conde De Rodezno galerian, 2015eko urtarrilaren 7ra arte. Pintoreak Julio Caro Barojaren jaiotzaren ehungarren urteurrenaren harira egin du erakusketa.

Ñabardura asko dituzten lan koloretsuak dira Olaetxearenak. Zuhaitzak, mendiak, natura, paisaiak eta abar dira Berako pintore inpresionistaren gai nagusiak.

Margolan gehienak naturaren interpretazioak dira, kromatismo handikoak, pintatzen duen errealitatean dauden baino kolore gehiago jasotzen baititu koadroetan. Zentzu guztiekin egindako olioak dira, akriliko batzuk ere egiten dituen arren.

Pintore autodidakta, paisajista azpimarragarria da Olaetxea. 1980an hasi zen erakusketak egiten, bai banakakoak, bai kolektiboak: Donostia, Bilbo, Irun, Iruñea, Madrid, Bartzelona…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button