ARTEA

90eko hamarkadako arte-bilduma ederra

Bizkaiko Batzar Nagusiek lehenengoz erakutsiko dute 1990eko hamarkadan eskuratutako bilduma propioaren lagin eder bat, urtarrilaren 28ra arte. Azken berrogei urteetan eskuratutako bilduma propioaren barruan honako artistak topatuko dituzue: Txus Melendez, Juan Ugalde, Andoni Euba, Jorge Rubio, Fermin Moreno, Luis Candaudap, Dora Salazar, Asuncion Goikoetxea, Abigail Lazcoz, Roberto Ruiz Ortega, Jose Zugasti, Carmen Olabarri, Begoña Zubero, Patricia Lopez eta Eduardo Sourrouille.

90eko hamarkadako artea. Sasoien arteko oihartzuna erakusketan hamarkada horretako margolanak eta eskulturak paratu dira. Hamarkada horretan, “hainbat gertakari sozial, politiko eta teknologikok ezarritako mugetatik urtetako eta sortzeko modu barriak ekarri ebezan, eta horreen oihartzunek gaur egun be jarraitzen dabe. 1989an Berlingo harresia jausi osteko testuinguru soziopolitiko barria, konputagailu personalen hedapen masiboak eta interneten garapenak ekarri eben aurrerapen teknologikoak, eta XX. mendeko arte bisualen tradizinoa bera, artistaren errealidadeaz eta esperientziaz bustitako erakusketa honetako lanetan islatzen dira.”

Bizkaiko Batzar Nagusien arte-bilduma ia 200 lanek osatzen dute gaur egun, batzuk eskuratuak eta beste batzuk dohaintzan jasoak. Hogei bat 90eko hamarkada horretakoak dira.

90eko hamarkadari buruzko erakusketak ONCEren laguntza izan du, eta itsuen erabateko integrazioaren eta inklusioaren aldeko apustua egiten duen erakundeak erakusketaren informazio-zirkuitua braille formatuan jarri du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button