ARTEA

9. Komiki eta Manga Azoka hasiko da gaur Getxon

Azokan komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren arteari loturiko zenbait sektore egongo dira. Esparru komertzialaz gain, hainbat ekitaldi egingo dira hiru egunetan zehar. Hori dela eta, komikizaleek ezinbesteko topagune izango dute Getxon.

Ohikoa den bezala ospe handiko marrazkilarien topagune izango da azoka. Hauek hitzaldietan eta aurkezpenetan ariko dira eta hain arrakastatsuak diren sinatze-txandetan ere. Aurtengo azokan Gilbert Shelton, Frederik Peeters eta Stuart Immonen egongo dira, besteak beste. Halaber, aipatzekoa da Antonio Altarribaren eta Paco Roca artisten parte-hartzea.
Ken Niimura, Ángel Unzueta eta baita El Jueves aldizkariaren egile batzuk ere egongo dira Getxon, besteak beste.
Erakusketak ez dira faltako aurten Azokan. Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak (EIPE) eginiko El Balanzín aldizkariaren erakusketa ere egongo da; Javier de Isusi, Ken Niimura eta Angel Unzuetaren erakusketa monografikoak egongo dira eta El Jueves Aldizkariaren 25 azal onenen erakusketa ere egongo da, besteak beste.
Azaroaren 28an, igandean, Mangaren Eguna izango da eta horren inguruko jarduera asko antolatu dira.

Eta ezin ahaztu hitzaldi eta mahai-inguruez, egunero izango baitira ekitaldi aretoan, baita proiekzioak ere, asko zikloetan bilduta: multimediako lanak, izan animazioak, laburmetraiak, dokumentalak edo Animeak, ikusleek komiki munduarekin loturiko zineaz gozatzeko aukera izango dute.

Informazio guzti-guztia Getxoko Komiki eta Manga Azokaren webgunean duzue batuta.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button