ARTEA

Paperezko trinkotasunak

Donostiako Boulevard aretoan, Mª Jose Carrere Alberdi errenteriarraren lanez osaturiko erakusketa paratu dute. Bere obra, ekainaren 27ra bitartean ikus daiteke. 

Erakusketa honetan 52 elementu aurkezten dira, papera oinarria delarik, material horren gainean garatuak, koloreztatu eta inprimatuak, eta euskarri honetan ohikoa ez den trinkotasuna lortzen du. Modu honetan, obrak mundu geometriko batera hurbiltzen gaitu.
Giza irudira ere erakusten da ikuspegi xalo batetik, eta horretarako inuzentekerietako panpinatzar tipikoaren irudia erabiltzen du.

Hiru dimentsiotan ikus ditzakegun elementuetako hamar ere paperetik abiatuta sortuak ditu; paper prentsatua, estalia, kolaz itsatsia eta azkenik margotua, beren artean elkarturiko irudiak lortuz.
Hauez gain, zurezko xaflaz osatutako bost pieza ere erakusten dira, osagai dituzten elementuen gainjartzeari esker oreka lortzen dutenak.

Mª Jose Carrere Alberdi, lanbidez estilista eta prestakuntzaz autodidakta den artista, Errenterian jaio zen (1968).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button