ARTEA

Makina bat esku-hartze artistiko, Basauriko “Kaleartean”

Kaleartean Basauriko jarduerarik gabeko lokaletan egindako esku-hartzeen jaialdia da. Beste behin, eta bosgarren aldiz dagoeneko, bueltan da Kaleartean Basauriko herrian. Aurten hamaika esku-hartze ikusi ahal izango dira sei lokal desberdinetan. Bi asteburutan garatuko da Kaleartean.

Inge Conde Moreno, Gorka Larrazabal Cancelo eta Irune Vega Conde, Arantza Elejabeitia, Las Vecinas kolektiboa, Victoria Ascaso, Helena Gonzalez Saez, Mikel Irigoyen Zubero, Jorge Isla, Gorka Vega Barbero eta Zine-Lab izango dira ekimenean parte hartuko duten talde eta artistak.

Edizio honetako gonbidatua Cuchillo izango da. Bere lana topaketaren irudi grafikoaren esku-hartzea izan da, ondoren topaketaren komunikazio euskarri desberdinetan aplikatzeko. Gainera, lokaletako batean bere esku-hartzea ere aurkeztuko dute.

Bihar, ekainaren 1an sorkuntza tailerra antolatu da Karmelo Torre kalean, lelo honekin: “Nola imaginatzen ditugu Basauriko lokal hutsen etorkizunak?” Interbentzioak ikusteko bisita gidatua egingo da euskaraz, igandean, ekainak 2.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button