ARTEA

“50 urte, 50 diseinatzaile” izeneko erakusketa, Bilboko Bizkaia Aretoan ikusgai

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateak 50 urte, 50 diseinatzaile izeneko erakusketa paratu du Bilboko Bizkaia Aretoan apirilaren 26ra arte. Mostra horretan diseinu grafikoaren arloan lan egiten duten 50 ikasle ohiren lanak erakusten dira.

Erakutsitako 50 proiektuek agerian jartzen dute “diseinu grafikoko profesionalen lana, bai eta EHUn diseinu grafikoko prestakuntzak duen tradizio luzea ere. Era berean, etorkizuneko diseinatzaileei diseinu grafikoaren egoeraren errealitate bat erakutsi nahi zaie panorama profesionalaren barruan, egun irekitzen den sorkuntzaren jarduera-eremu zabala adieraziz, besteak beste, eremu hauetan: identitate bisual korporatiboa, grafismo editoriala, tipografia, grafismo publizitarioa, ontzia/enbalajea, kartelak, seinaletika, webgunea, multimedia bitartekoak, ingurumen-grafikoa, irakaskuntza, ikerketa…

Diseinu grafikoko unibertsitate-hezkuntza funtsezko faktorea da, eta gizartearen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalean lagungarri gertatzen da. Diseinu grafikoko hezkuntzak artea du oinarria.

Erakusketa honetan parte hartu duten batzuk honakoak dira: Maria Agra (eepthinking); Susana Aguilera (Verbena); Sendoa Aizpurua (Trupp); Angela Alonso (Happyending Studio); Pilar Andres (a_erre); Jabi Argaluza (Signodigital); Juan Luis Blanco (Blanco Letters); Nuno Carvalho (Sirope); Cristina Castaños (Crea3); Silvia Chaves (Cabo de Marcas); Lorea Citores (worköholics); Gorka Arturo de Achurra (X! Exclama); Sergio de la Calera (Sergio de la Calera); Carlos Etxebeste (andodiseñando); Leire Fernández (Letraz-EHU); Fidel Garcia (Aurman Open Agency),…..

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button