IKUS-ENTZUN

Ikusleek txalotu eta kritikak saritu dituen film laburrak, Getxon

Gaurik laburrena ekimena ikusleek gehien txalotu dituzten eta kritikak saritu dituen film laburrez horniturik dator Getxora. Betiko legez, euskal eta tokiko produkzioari arreta berezia eskainiko zaio emanaldietan. Hilaren 5ean gaztelaniaz izango da saioa, eta 6an, euskaraz.

Saio guztiak, Muxikebarriko Arrigunaga Aretoan izango dira 20:00etan hasita.
Hala, euskarazko emanaldian honako filmak eskainiko dira: Niña Coyote eta Chico Tornado Vs. Don Condor Eta Ñora Alacran (Nitya Lopez); Asko falta da? (Ane Cuesta); Vatios (David Pérez Sañudo); Hemen bizi da maitasuna. (Enara García eta Ainhoa Olaso); Lanbroa (Aitzol Saratxaga); Polita (Eneko Muruzabal Elezcano); Irrits (Maider Oleaga); eta Hormak (Mikel Iralde).

Gaztelaniazko saioan emango diren filmak eta bestelako informazioa, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button