BESTELAKOAK

“Emakumea eta Kirola” erakusketa Bilboko Euskal Museoan

Bilboko Euskal Museoak Emakumea eta Kirola argazki-erakusketa abiatu du, ekainaren 15era bitartean.

Euskal Museoak plazaratu duen argazki-erakusketa honen ezaugarri nagusia zuri-beltza da, eta, bertako argazkien bitartez, 1975eko urtera helduko gara, emakumeak egindako kirolaren berri izateko, izan ere, duela berrogei edo berrogeita hamar urte, kirolak ez zuen emakumea gizonaren pareko onartzen. Erakusketak aukera ematen digu garai hari buruzko ikuspegia izateko, eta gaur egunera arte izan diren aldaketak baloratzeko.

Argazkietan, eskola mailako txapelketetako, Sail Femeninoak (Espainiako Falangea alderdi politikoaren adar femeninoa, 1977an desegindakoa) gimnasia-erakustaldietan, Kantauriko Jokoetako eta Espainiako txapelketetako irudiak, edota ikastetxeetako patioetan eta herriko plazetan kirola eginez hartutako eszenak dira. Eta era berean kirolari aitzindarien erretratuak diziplina batean edo bestean, hala nola tenisean, igerian, tranpolinetik saltoka,…, beti ere, modu berezian jantzita, txapelarekin ere bai.

“Erakusketaren esparru geografikoa Bizkaian praktikatutako kirola da, edota Bizkaiaren ordezkari gisa kanpoan egindako kirola, eta, horren bitartez, emakumea-kirola binomioaren aspaldiko funtzionamendua ezagutzeko aukera dago, bai eta historia fidagarri hau, oso gutxitan kontatu dena eta oso ezezaguna dena, berriro deskubritzeko ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button