ESZENA

Sormene udagoienean loratu da

Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat sortu da Sormene, kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza. Bertan literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…zabaltzen dira kulturaren zaleak sortzeko eta sormena sustatzeko helburuz. Aste honetan jarriko da martxan, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean eta bere espazio birtualean.

Egunotan, sortzaile asko bilduko dira Galdakaon, besteak beste, Garazi Navas, Lide Hernando, Maria Rivero, Aintzane Camara, Metrokoadroka Sormen Laborategia, Maixa Lizarribar, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate, Oihane Perea, Maite Berriozabal, Ibil Bedi, Trakamatraka, Libe Goitia, Ane Legarreta, Haizea Huegun, Izaskun Simon, Begoña Rodriguez, Natalia Sanchez, Maider Legarreta, Elene Uribarri eta Garazi Arres
Sormene proiektuaren bereizgarria izango da emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Hala, gaur berton, hilak 30, Emakume musikariei buruzko solasaldia: Genealogia berri bat Romualda Zuloaga eta Kastora Irigoinen bideti izeneko ekimena antolatu da. Bihar, Antzerki tailerrak antolatu dira ikastetxeetan Metrokoadroak Sormen Laboretegiko kideen eskutik. Azaroaren 2an, Zeozertan dabil baina oin ez dakit zertan pieza ikusiko da Torrezabalen. Hurrengo egunean bertso saioa atondu da Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate eta Oihane Perea bertsolariekin. Eta gauean, Ibil Bedi taldea arituko da.
Hilaren 5ean, Trakamatrakak bere perkusio instrumentuekin saio bat egingo du. Geroago, Libe Goitiaren Fas Fatum liburuko poemetan oinarritutako kontzertua izango da Torrezabalen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button