
“Eremuz Kanpo” Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zeina zinearen inguruan ardazten den. Irratian ez ezik, Pop Pilulak fantzinean ere idatzi dute eremuz kanpo diharduten bi kideek. Bada, orain, Eremuz Kanpoko Sotoa ondu dute; hau da, hilero Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan egingo duten emanaldia. Biharko saioa, hain justu, Barnezomorro argitaletxeko kideek gidatuko dute:
Eremuz Kanporen arabera, “untxi batek, Lewis Carroll-en ipuinean bezala, gidatuko du gaurko saioa (Barnezomorrok). Untxi batek erakutsiko digu zaborra baino ez garela, gizartearen zaborra. Bazterrean mugituko gara, arroilatik aurrera jarraituko diogu untxi zuriari, estoldek kanporatzen duten lohia erakusten digun bitartean”.
Barnezomorro argitaletxearen harira, Iñigo Basaguren-Duartek ondutako autoediziorako egitasmoa da, Do It Yourself filosofiari estu-estu lotuta. Dagoeneko, bi erreferentzia argitaratu ditu Erori eta Idoloak akatu genituenekoa, biak ala biak ipuin-bildumak. Iñigo nontzeberri.com webgunean elkarrizketatu genuen.
Informazio gehiago: kafeantzokia.



