ARTEA

Paisaiaren metamorfosia

Apirilaren 14a bitarte, paisaia artistikoa ardatz duen erakusketa dago ikusgai Gasteizen dagoen Caja Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan. Bertan, 50 lan inguru paratu dituzte; erakusketak xede pedagogikoa dauka.

Paisaiak margotzeko moduan izan diren aldaketa nabarmenak ulertu ahal izateko erakusketa da Gasteizkoa. “Hori ez ezik, paisaia idilikoak izango dituzte begien aurrean: naturaren aberatsa bere horretan ikusteko eta gozatzeko aukera emango dizkieten margolanak, denak ere”.

Hala, erakusketak helburu pedagogikoa dauka; alegia, gogoeta egiteko gonbitea da: “etenik ez duen mundu honetan gizakion bizitza zein laburra den aztertu dezagun”.

Marisa Oropesa da erakusketaren komisarioa, eta bertan, hainbat paisaia irudikatzen dituzten lanak daude ikusgai. Esaterako, paisaia urbanoa gizakiaren aurrerapenaren sinbolo gisa, non hiriak protagonismo nagusia duen; izan ere, artistek sarritan erakutsi dute hiriarekiko grina, eta pasio artistiko horrek hiri paisaiaren kontzeptua ekarri du.

Naturako paisaiak ere ageri dira, hondamen ekologikoen aurrekari gisa, berdea grisa bihurtu baita; bizitza, halaber, heriotza. Tonu apokaliptikoa duten lanak dira. Dena dela, paisaia idilikoak ere badira, bisitariek euren edertasunaz goza dezaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button