ESZENA

26. Gazteen Antzerki Topaketa Donostian

Donostiako Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, 26. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du.

Topaketa hau maiatzaren 12an hasi zen Santo Tomas Lizeo B-ko ikasleek Gazteszenan egin zuten Pijama marradunaz jantzitako mutikoa antzezlanarekin, baina aurretik lan asko ikusteko abagunea izango da, izan ere, ekainaren  19an izango da ekimenaren amaiera Lugaritzen, sari banaketarekin batera.

Guztira, 18 antzezlan eszenaratuko dira Lugaritz eta Egiako Kultur Etxe, Kontadores eta Antzoki Zaharra aretoetan.

Lan guztiak aztertuko dituen epaimahaia hiru kidez osaturik dago: María Alonso, Eduardo Galarza eta Alvaro Garayalde. Hirurek antzerki eta antzezpen munduarekin lotura handia dute. Hauen lana, Junior kategorian banatuko diren 3 sariak eta Senior kategorian beste 3 sariak nori eman erabakitzea izango da.

Sariak honakoak izango dira:
Obrarik onenari: berriro antzezteko aukera + bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak; Talde artistikorik onenari: bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak; eta Eszenaratzerik onenari: bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button