EMAKUMEA

2022ko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen honen helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikusarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

Lehiaketa honetan bi sari emango dira: Emakumezkoen begirada lanik onena, 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da), eta Emakumezkoei begirada lanik onena, 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak 2022ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira.Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lehiaketaren oinarriak hemen daude ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button