
Gaur bertan abiatuko da Donostian aurtengo Mendi Tour ekimena. Donostian urtarrilaren 26an eta 27an egingo da 10. edizioa, eta Zangozan 8. edizioa urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ea. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriak programatu dira beste behin, mendizale, zinemazale, eta orohar publiko zabalarentzat gomendagarriak eta ikusgarriak direnak.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldian Sari Nagusia irabazi zuen Hillary-Ocean to Sky, eta Epaimahaiaren eta Ikusleen Saria irabazitako Everest-The Hard Way eta L’Escalade Libérée filmak ikusteko parada egongo da Donostiako Antzoki Zaharrean bi eguneko programazioan. Horiez gain, Mikel Sarasola kayakerrak The Tears of Shiva estreinatu eta aurkeztuko du.
Horren ostean, ekimena Zangozara joango da, hantxe Karmengo Entzutegian, urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean, Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioan nabarmendutako bost pelikula proiektatuko dira han ere. Horietatik hiru sarituak izan ziren joan zen abenduko Mendi Filmen. Beste aldetik, Nafarroan lehendabiziko emanaldia izango du Arriesgarse a Vivir pelikulak, alpinista ezagunak tarteko direla: Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastian, eta Nives Meroi eta Romano Benet.