ARTEA

2020ko Nazioarteko Argazki Mostra Zarautzen

Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXVIII. Nazioarteko Argazki Mostra abiatu du herri horretako Sanz Enean. Aurten erakutsiko diren lanak Jota Barros, Maria Jose Cueli, Antonio Manta eta Lander Rezola argazkilariarenak izango dira. Datorren urteko urtarrilera arte izango dira ikusgai.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak honako hitzak idatzi ditu mostra hori aurkezteko: “Aurten gure bizimoduek erabateko aldaketa jasan dute, eta horrek bere eragina izan du Argazkizale Elkartearen jardueran ere. Betiko izango zela uste genuen hori etengabeko “agian” batean bihurtu da; lehen ziurtasun zirenak, orain posibilitate besterik ez dira. Baina, hala eta guztiz ere, ahalegin berezia egin dugu lanean jarraitzeko eta oztopoak gainditzeko, eta artearen bidez jarduerari berrekiteko. Argazkilariaren begiradak betikotutako lekuen, momentuen, bizidunen, oroitzapenen eta emozioen edertasuna gelditzen zaigu. Horixe biltzen du, hain zuzen, XXVIII. Mostra honek, jendearen atseginerako”.

Jota Barros galiziarra da. 2011n bere bloga abiatu zuen argazkilaritzari ekiteko eta jarraipena emateko asmoarekin. 2014tik aurrera irakaskuntza profesionalean aritu da, tailerren bitartez (batez ere, Kaleko Argazkilaritzakoak). Tailer horiek hainbat lekutara eraman dute (besteak beste, Tanger, Londres, Erroma, Berlin).

Maria Jose Cuelik honakoa dio argazkilaritzari buruz: “Niretzat, argazkilaritza abentura bat da. Maila errealean beti aurkitzen dut fotografiatu dudanaren aurpegi ederra eta sentikorra. Maila errealetik harago, irudimenezko alderdia askatzea eta mundu sotilak, ametsezko unibertsoak sortzea maite dut.”

Antonio Mantaren proiektuak omenaldi xume bat egiten die emakumeei. Emakumeak garai guztietan eta beti jasan izan du matxismoa, nahiz eta azkenaldian emantzipazio handiagoa aitortu zaion ia mundu osoan. Proiektu honekin, “balioa eman nahi nioke haien edertasunari, baina ez ohituta gauden estetikari, baizik eta haien keinuen, haien begiraden edertasunari”.

Lander Rezolaren kasuan argazkilari dokumentalista soilik ez den arren, bere argazkiek hogeita hamarreko hamarkada urrun hartan sortutako argazkilaritza gogorarazten dute. Kuriositate handia sentitzen du gauza arruntekin, eguneroko gertakariekin eta gure ibilian lagatzen dugun aztarnarekin. Bere irudien bitartez agerian uzten du errepresentazio anonimoak nolako garrantzia izan duen beti konplexutasun soziala ulertzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu