ARTEA

2020ko “Arte Vital” lehiaketa abian da

Araban jaio edo bizi diren artistei zuzenduta dago 2020ko Arte Vital lehiaketarako deialdia. Lau sari emango dira, 1.500 €-koak.

Lehiaketa honako arte plastiko hauetarako dago irekita: pintura, eskultura, argazkigintza eta beste teknika batzuk. Egile bakoitzak gaia eta teknika libreko obra bakarra aurkeztu ahal izango du, duela gutxi egindakoa, originala, argitaragabea eta sinatua.

Lanak zuzenean entregatu beharko dira Vital Fundazioa erakusketa-zentroan bertan, Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz, maiatzaren 25ean eta 26an.
Aurkeztutako proposamen onenak sarituko ditu Vital Fundazioak eta erakusketa aretoa lagako die lan horien egileei, talde-erakusketa egin dezaten, ekainaren 1etik 27ra bitartean.

Betebeharreko guztiak kontsultatu nahi badituzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button