IKUS-ENTZUN

2017ko “Laburbira” martxotik aurrera

Topaguneak antolatzen duen ekimenaren hamalaugarren edizioa prest dago euskal zinemagintza herriz herri erakusteko. Urtarrilaren 30era arte, nahi duten herritako antolakuntzaren aldetik Laburbira bertara eramateko aukera dago.

Jaialdiaren XIV. edizio honen barruan pantailaratuko diren lanak aukeratuak izan dira. Guztira 22 lan jaso zituzten antolatzaileek abendura bitarte.
Aurten 8 filmek osotuko dute euskarazko film laburren zirkuitua eta, guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du.
Filmak honakoak dira: Azken Saskia (Oier Fuentes); Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea); Ihesa (Alejandro Díaz Castaño); Elemakarrak (Ibon Iza); Jalgi (Eki Pagoaga); 280º (UDA films); EUSPOT lehiaketako spot onenak; eta Hileta (Kepa Sojo)

2017ko Laburbira martxoaren 9tik apirilaren 12ra bitarte izango da Euskal Herriko hainbat txokotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button