ESZENA

“Jokoz Kanpo”, kaleko arteen jaialdia, Ezpeletan

Ezpeletako Laister PinpulKa elkarteak kaleko festibal bat antolatu du ekainaren 6an: Jokoz Kanpo.

Pinpulka elkarteak kaleko arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Aurtengo egitarauan, txotxongiloak, musika, akrobaziak, eta dantza izango dira protagonistak. Aipagarria ere bada,  Etorkizuna Kontzeptuak konpainiak Leihotik ikusgarria egingo duela Ezpeletako plazan.

Programazioan honako talde eta ikusgarriekin osatuko da: Têtes de Mules konpainiaren Parasite Circus; Christophe Paviaren Les Mystérieuses coiffures; La Fanfare du fond du bus; Hyaffiche-en-hauteur-copiedragon konpainiaren La corde et on (Soka leuna); Collectif Prêt à Porter taldearen Droit dans le mur; eta Compagnie Les Voisins du dessus taldearen txotxongilo handi handiak The Utopian Trash Ballet lanarekin.

Bestelako datuak jakin nahi izanez gero, hemen duzue ekimenaren webgunea.

Leihotik – Etorkizuna 2014 from Etorkizuna on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button