
Bilboko Udalak martxan jarri du abenduaren 26ra arte luzatuko den Bilboko Zirkuitua ekimenaren denboraldi berria, antzerki taldeen jarduera sustatzeko, eta bertako publikoari doako emanaldiak eskaintzeko.
Aurten Bilbao Eszenaren XX. urteurrena betetzen da, eta hori ospatzeko, zirkuituaren programazioaren barruan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako antzerki-konpainia ez-profesionalen sei funtzio sartu dira. Emanaldi berezi hauek larunbatetan egingo dira Otxarkoagako Udaltegian.
Ostegunero Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan programatuko dira taldeen ikuskizunak. Aurten talde hauek arituko dira: Alanbike Teatro, Skené Teatro, Totum, Les Figuretes Antzerki Taldea, Taulelak, Kalamua Antzerki Taldea, Iuris Tantum, La Trascienda, Txalo Talo, Alopargo Teatroa, Itxartu Antzerki Taldea, Aimara Teatro, Nueve Teatro, Compañía Edición Limitada, eta Sin Remilgos. Proposamenetako bi euskaraz antzeztuko dira. Taulelak elkartearen Euskaldungak, urriaren 24an, osteguna, San Frantziskoko Udaltegian; eta Txalo Taloren Zeharrak berri, azaroaren 16an, larunbata, Otxarkoagako Udaltegian.
Non, noiz eta nortzuk jakiteko: Bilboko Zirkuitua.