ARTEA

Euskal literaturan oinarritutako zeramika erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+: zeramikan gorpuztutako hitzak Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) talde-artistikoaren erakusketa antolatu du, eta otsailaren 27ra egongo da ikusgai. Euskal literaturan oinarritutako zeramika piezen talde-erakusketa bat da.

Artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testu batekin lotu du. Mota askotako idazleak izan dira artistek aukeratu dituztenak, “Bitoriano Gandiagarengandik hasi eta Itxaro Bordarengan amaituz”. Artistak hauexek izan dira: Ines Gonzalez De Zarate (Gasteiz, 1947), Jabi Berasategi (Gasteiz, 1967), Jone Urain (Mendaro, 1967), Koro Martinez (Logroño, 1961), Loli Pinedo (Argantzu, 1951), Maite Salutregi (Eibar, 1963), Ramon Berraondo (Iruña, 1955) eta Txaro Marañon (Gasteiz, 1955).

“Belaunaldiartekotasuna landu eta euskarari zein identitatearen ikuspegiari modu anitzago batean erantzuteko saiaketa egiteko gogoekin burutu dute zeramikagileek erakusketa. Euskalduntasuna gero eta modu zabalago eta anitzago batean ulertzeko pausu txiki bat gehiago eman nahi izan dute arte eta kulturaren munduan lantzeko dukagun genero arrakalari erreparatzeko besteak beste”.

Erakusketarekin batera programazio ederra atondu da. Hala, Otsailaren 9an, 19:00etan, Anari eta Iñigo Astiz bilduko dira Kantatu, maitatu eta zalantza ikusgarria egiteko. Otsailak 17an, ordu berean, Xabier Amuriza izango da protagonista Etxepare, jalgi hadi batura lanarekin. Otsailaren 20an, Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat lana aurkeztuko du. Eta azkenik, otsailaren 27an, Nortasuna+ making of dokumentala aurkeztuko da Laura Alfonso Madinabeitia, Enara Egileta, Oier Fernandez Carrasco, Sara Pereira, Alaia Ruiz de Infante eta Sandra Salazar partaideekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button