ARTEA

Getxoartek egonaldi-beka jarri du abian

Getxoko Kultur Etxeak Getxoarte Egoitza Bekaren laugarren edizioa abiarazi du. Ekimen honek “arte garaikideko proiektuak sustatu nahi ditu, tokiko kolektibo espezifikoekin bitartekotza eginez, artea herritarrei hurbiltzeko eta sormen-prozesuetan inplikatzeko helburuarekin”.

Bekaren bidez, Getxoartek “ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatu nahi ditu, sortzaile berrien sustapenean lagundu eta tokiko beste artista, profesional eta kolektibo batzuekiko interakzioa erraztu”.

Interesdunek banaka edo taldeka jaso ahal izango dute beka, eta beharrezkoa da adinez nagusia izatea. Eskaerak apirilaren 13ra arte aurkeztu ahal dira.

Beka bost mila eurokoa izango da (5.000,00 euro).

Hautatutako proiektuak bost hilabeteko iraupena izango du eta maiatzaren 16tik urriaren 16ra bitartean gauzatuko da Romoko Kultur Etxean. Lana abenduan izango den Getxoarteko Jardunaldi Artistikoetan erakutsiko da publikoari.

Bekaren nondik norakoak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button