ARTEA

FIG Arte Grafiko eta Paper Gaineko Artearen Azoka, Bilbon

Azaroaren 16tik 19ra bitartean, arte grafiko eta paper gaineko artearen nazioarteko azoka, FIG, abiatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Berrogeita hamar galeriaren parte-hartzea bermatu da azokan, eta horiekin batera 400 artista ingururen obrak erakutsiko dira. Gaur goizean, Bilboko Udalaren Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkari Xabier Ochandianok, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko foru diputatu Lorea Bilbaok eta FIG Bilbaoren presidente Iñaki Alonsok ekimenaren gaineko xehetasunak eman dituzte.

Grabatuaren eta paper gaineko artearen erakusleiho inportantea da FIG, eta Europako hitzordu gisa sendoturik dator bere seigarren edizioan. Eta Lorea Bilbaok hala adierazi du: “Jarduera kultural eta soziala uztartuta dator FIG, eta hori guztia gako inportantea da hiriaren ahalbide eta garapen sozio-ekonomikoarentzat”.

Egun horietan, maisu handienaren obra esanguratsuena gaur eguneko eta aurretik ibilbide luzea duen artista gazteenarekin uztartuko da, zaleen begien aurretik. Betiko arteari eta azaltzen ari den arte berriari ateak zabalduko zaizkie.

Azokaren espazio handi horretan erakutsiko denaz gain, jarduera asko antolatu dira egun horietan; hala nola, bisita gidatuak, Japoniako xilografiako erakustaldiak, zuzeneko grabatuen estanpazioak, haurrentzako tailerrak, musika emanaldia eta abar.
Aipatzekoa da Esther Ferrer artistaren presentzia. Donostiako artistak Pilar Zubiaurre Mahaian parte hartuko du Isabel Elorrieta, Nuria Garcia eta Violeta Barrientos adituekin batera. Topagune horretan emakume artistek egindako ekarpena eta lana balioetsi eta agerian jarri nahi da.

Aurten Peru izango da herrialde gonbidatua, eta hango Pontificia Universidad Catolicatik artistek toki horretako obra grafiakoren joerak azaleratuko dituzte. Gainera Grabado Puertorriqueño zertan den azaltzeko Jaime Cruz aditua ere gonbidatu da.

Aipaturiko jarduera guztien gaineko informazio eta xehetasunak, FIG azokaren webgunean topa ditzakezue gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button