ARTEA

Guduaren ondoko benetako paisaiak

Iruñeko Ziudadelak Simon Norfolk artistaren Genocidio, Paisaje y Memoria izeneko argazki erakusketa hartuko du Mistoen eraikinean, martxoaren 23tik maiatzaren 13ra.

Norfolken argazkien bidezko lanak “azken zortzi urte hauetan era militarrean esku hartu diren eraikinak, kale hutsak, eremu erraustuak, orografiak eta gerra-ekintzaren hondakinak dokumentatzen ditu. Guduaren ondoko benetako paisaiak dira, gerraren basakeria eta zentzugabekeria salatzen dutenak. Artistak bere lanean arazo handi bat du aurrez aurre, ekintza militarraren biktima izan diren tokiak lanerako gai duen argazkilaritzak dauzkan gatazka etiko handienetako bat: nola erakutsi laztasunaren eta hondamendiaren edertasuna errespetuzko elkarrizketa eratuta informazioaren, bihozminaren eta estetikaren artean. Hurbileko iraganeko argazkilaritza da, gertatutakoaren gainean begiratzeko modu bat, memoria garaikidea eraikitzen hasten laguntzen duena”.

AEBen gerra-nagusitasuna, Afganistan eta Irakeko gerrak, eta abarren ostean hondakin historiko bihurtutako eremu asko daude, eta horietan arakatuz gero, arkeologia horri guztiari arretaz begiratuta ondorioak atera daitezke; memoria historikoak eraikitzeko baliozkoak diren ondorioak, hain zuzen.

Hondamenezko eremuetako paisaiak ikusiko ditu argazkizaleak, gizakiaren gerra-ekintzak suntsitutakoak, tragedia lazgarriaren irudi dramatikoak, izan ere, “dramatismoz eta edertasunez betetako eszenak dira, hondamendia erakusten dute eta heriotzaren oihartzuna irudikatzen dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button