ARTEA

Nafarroako historia zati bat irudi zaharretan

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, Nafarroako Fototeka: Historiarako argazkiak izeneko erakusketa abiarazi dute. Bertan gordetako 1865 eta 1950 urte bitarteko makina bat irudi ikus daitezke. Irudiez gain, objektuak ere erakusten dira; hala nola, argazki-kamera bat, estereoskopia bisorea, tripodea eta irudiak lortzeko erabilitako bestelako materialak.

“Nafarroako Artxiboak 45 funtsetan (4 instituzional, 21 funts pertsonal eta familiakoak, 3 elkarteenak eta 17 funts fotografikoak) zaintzen dituen 250.000 argazkitatik 137 irudi hautatu dira, funts instituzional eta pribatuetakoak. Erakusketan, Artxiboak dituen funtsen zenbait irudi adierazgarri bildu dira, autore eta gai ezberdinen argazkiak barne, guztiak garaiko testuinguruari jarraiki. (…) Funts instituzionalen artean, Nafarroako Monumentu Historikoen eta Artistikoen Batzordearen eta Foru eta Probintzia Aldundiaren obrak aurkitzen dira.  (…) Bigarren, jatorri pribatuko funtsak ere aurkitzen dira erakusketan, zehazki familiako funtsak eta funts pertsonalak. Azken horien artean funts erabat fotografikoak nabarmentzen dira; hau da, argazkilari profesionalenak edo zaleenak, tartean Santa Maria del Villar markesa eta Jose Valle edo Julio Altadill, argazkilari amateurra”.

Nafarroako Fototeka Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bildutako argazki funtsen eta dokumentuen multzoa da, eta Artxiboak berak zaintzen, antolatzen eta hedatzen ditu. Proiektua ondare dokumentatu delikatua eta desagertzeko arriskuan aurkitzen zena kontserbatzeko eta hedatzeko sortu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button