IKUS-ENTZUN

Miren Mujika eta Anxos Fazáns zinegileek Kresala zineklubean parte hartuko dute

Gaur, bi emakume zinegile izango dira Donostiako Kresala zineklubean, Trueba zinema aretoan, 19:30etik aurrera: Miren Mujika legazpiarrak Shell pone film laburra aurkeztuko du eta Anxos Fazáns galiziarrak aldiz, A estación violenta.

Miren Mujika legazpiarraren Shell pone laburrak zuzendari onenaren saria lortu zuen Lekeitioko 41. Zine bileran; filma thriller teknologikoa da. Kresalaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Mertxeren seme bakarrak pisu eroso eta moderno bat ipintzen dio amari. Teknologia berriek amaren beharrei erantzungo dietelakoan, Mertxe domotikarekin gaizki moldatzen hasten da, baina semea jada ez dago laguntzeko eskuragai”.

Anxos Fazáns zinegile galiziarrak, berriz, ordubete inguru irauten duen filma A estación violenta aurkeztuko du: “Bizitza ez da kaltegabea. Nekagarria eta frustragarria izan daiteke. Manueli idazle izatea gustatuko litzaioke, baina errutinan harrapatuta dago, bere emozioei aurre egin ezinik. Ustekabek elkar aurkitze bat izango du bere nerabezaroko lagun batzuekin, bere pultsio guztiak berpiztuko dituena”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button