ARTEA

“Emakumezko Oihua”, Nazioarteko Poesia eta Arte Festibala

Emakumezko Oihua, Nazioarteko Poesia eta Arte Festibala, Bilbon gauzatuko da aste honetatik aurrera, eta martxo osoan, emakumearen irudia goraipatu eta haren kontrako indarkeria borrokatzeko helburuarekin. Ekimenak erakusketak, antzerkia, galeria ibiltaria, musika, poesia eta dantza biltzen ditu bere barnean.

Martxoaren 6an izango da ekitaldi guztien irekiera, izan ere, 19:30ean Emakumezko Oihua erakusketa kolektiboaren inaugurazioa izango da. Hurrengo egunean, martxoak 7, larunbata, 20:00etan, A-Teatral taldearen La Prudencia antzezlana ikusi ahalko da Kontainer Aretoan. Martxoaren 8an, Doña Casildaren oroitarrian, Walking Gallery Bilbao, eta geroago, 19:00etan, Afterwalking-a, Loca Liana, Luz Gas Bilbao tokian.

Hurrengo saioa martxoaren 11n izango da, eta 19:30ean, Cámara Grito: voz de mujer saioa egingo da Euskalduna Kalean.

Martxoaren 27an, Urhartu Kolektiboak mikroerrezeta teatralak proposatuko ditu, Una Penélope cualquiera edo Stereo típicas obren bidez.

Azkenik, martxoaren 28an, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean, bukaera jaia egingo da, eta bertan, poesia errezitala egingo da Rebertso kolektiboaren eskutik. Eta bestetik, dantza izango da protagonista, Anasigeher ekialdeko dantza, Anastasia Garmendia Indiako Dantza eta Sorkuntza afro garaikidearen saioekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button