MUSIKA

Lou Olangua musikariari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Durangoko Azokan

Humedecidos, Ok. Korral edota Las lagartas taldeetako abeslari izan zen Lourdes edo Lou Olangua (Zarautz, 1960-2013), bai eta 1980ko hamarkadan euskal rockean aritutako emakume aitzindaria ere.

Bada, musikari zarauztarraren inguruko ikus-entzunezkoa filmatzen ari dira Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garin, LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian, eta lan horren irudi batzuk aurkeztuko dituzte abenduaren 9an, igandean, Durangoko Azokako Irudienea gunean, 14:00etatik aurrera. “Dokumentalean ikusleek zer aurkituko duten eta lanaren nondik norakoak azaltzea da helburu”. Hiru egileak bertan izango dira.

Dokumentalaren sinopsia: “Lou Olangua 80ko hamarkadan euskal rockak izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok. Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, poderioa ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen”.

Louk, gainera, Lusty Men & Lou izenburuko singlea plazaratu zuen, Lusty Men taldekoekin batera, eta The Covers taldean koruak egin zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button