ARTEA

Artearen beharra Artiumen fatxadan

Gasteizko Artium zentroaren fatxadan Grey Flag proiektuak eman dituen emaitzak daude ikusgai kartel-pankarta formatuan. Egitasmoak artearen beharra aldarrikatzen du egungo krisi ekonomikoaren garaian.

Egitasmoaren baitan dauden lanak ondokoek egin dituzte: Kepa Garraza (Berango, 1979). Sin título 1 (Artearen beharra); Juan Perez Agirregoikoa (Donostia, 1963). Berriz heztea; Laurina Paperina (Rovereto, Italia,1980). Art Is Dead, eta Artemio (México Hiria, 1976) Bandera pirata. Azken bi hauek, haiz zuen ere, dira egun ikusgai daudenak.

Afixa-pankartak, 100na metro karratuko azalerakoak, Artium eraikinaren ekialdeko hegaleko fatxadaren bi muturretan daude zintzilikaturik. Bi pankarta ere badaude.

Proiektuaren izenburuaren jatorria, Grey Flag, britainiar kazeta anarkistaren izenaren (Black Flag) eta borrokan etsitzearen seinale den bandera zuriaren (white flag) uztarketa da. “Horrekin anarkisten jarrera eta estetika berreskuratzea eta kolore grisaren ñabardura guztiak ikusteko beharra lotuz, egungo krisialdi ekonomiko, politiko eta moralaren aurrean, batik bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button