ARTEA

XIX. mendeko erretratuak ikusgai Photomuseum aretoan

Gaspard-Felix Tournachon (1820-1910) Nadar-ek ez ohiko potretak egin zituen bere garairako, hots, kalitate izugarrizko lanak ziren. Batez ere artisten, intelektualen eta politikarien argazkiak egin zituen. Bere argazkiak ikusgai daude Zarauzko Photomuseumen urriaren 30era bitarte, Nadartarrak Photomuseumen izenburupean.

Nadar artista polifazetikoa izan zen eta begi zorrotza erabili zuen bere potretak egiterakoan. Izan ere, pertsonaiaren barrua islatu nahi zuen bere argazkietan norberaren “benetako adierazpena” bilatzeko asmoz.

Tournachon XIX. mendeko eta argazkigintzaren historia izan den erretratu egile onenetarikoa da. Izan ere, frantziarrak potreta artelan mailan paratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button