ARTEA

Gure errealitatea zalantzan jartzeko, “Ni, denetan okerrena” proiektua Nafarroan

Amaia Molinet, Gentz del Valle, Leire Urbeltz, Maia Villot, Mirari Echavarri, Nerea de Diego, Taxio Ardanaz, Txalo Toloza, Txaro Fontalba, Iranzu Antona, Itziar Okariz, June Crespo, Lorea Alfaro,  Maddi Barber, Cristina Jimenez, Gelen Alcantara, Irati Fernández, Irati Gorostidi, Liébana Goñi eta Rurru Mipanochia dira beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako Ni, denetan okerrena proiektu artistikoaren artista partaideak.

Teoria kritiko feministatik ezagutza forma nagusia zalantzan jarri nahi dute,gero gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektuan “identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da”.

Betiko lez, zalantza jartzeko biderik eraginkorrena galderak egitea da, honakok batzuk dira: “Zer dago ezagutza gisa legitimatua eta zer ez? Nortzuek daukate ekoizteko eta hedatzeko zilegitasuna? Nork dauka ezagutza eskura? Zer ezagutza molde eta zer subjektu daude erdigunetik kanpo, ezagutza nagusiaren ertzetan mugitzen? Nola proposatu bazterretik zentroa erasotzea, begiratzeko beste modu batzuk ager daitezen?”

Ni, denetan okerrena proiektua hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museo, Uharteko Arte Garaikideko Zentro eta Jorge Oteiza Fundazio Museoan.  Goian aipaturiko artistak esandako gai horretara hurbilduko dira interes artistiko eta ikerketa propiotik abiatuta.

Hainbat aurkezpen eta hitzordu programatu dira horren kariaz. Hemen kontsultatu ahal dituzue guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button