ARTEA

Garrantzirik gabeko tokiei adi

Iruñeko Ziudadelako Bolborategian Javier Mina: Fusioa izeneko erakusketa abian da uztailaren 26ra arte. Bertan artistaren ezinegonak sorturiko begirada bereziaren bidez hogei argazki eta bestelako elementuak daude ikusgai.

Proposamen artistikoa ibiltzearen ekintzatik sortutako da, eta ñabardura hutsal eta garrantzirik gabeko tokiei adi egotetik sorturiko emaitzak dira ikusiko direnak. “Egilearen begirada pertsonala da, eta haren bidez zati bisualak uztartu eta emaitza ia piktorikoak lortzen ditu, testura sorta zabalak baliaturik, abstrakziora gerturatzen den multzoa osatzeko”.

Javier Mina Literatura Konparatuan lizentziaduna da Sorbonako Unibertsitatean. Iruñean, Donostian, Durangon, Azkarragan eta Logroñon egin ditu erakusketak eta literaturaren esparruan hainbat sari eskuratu ditu.

Toki berean, Bolborategian, 2008 amaieran eta 2009 hasieran beste erakusketa bat aurkeztu zuen Ezin aurreikusizko paisaia izenburupean. Ziudadelan ikusgai jarri zuen azken erakusketa Autokatxarreria izan zen, egilearen bizitzan barnako ibilbide bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button