ARTEA

Kontsumismoari buruz ironiaz mintzatzen den erakusketa paratu du Sr.X artistak Bilbon

Sr. X artista galiziarrak Bilboko SC Gallery galerian paratu duen erakusketan gizarte orwelldar eskizofreniko eta pribatizatu baten ikuspegia eskaintzen du, non EXISTA!TM marka nagusitzen den eta berak erabakitzen duen, mass-medien laguntzarekin. Marka eragilea da, gainontzeko enpresa unibertsalak hartzen dituen monopolioa. "Gure bizitzak babesten ditu, jarraitu beharreko ereduak, jarduteko moduak, pentsatzeko erak proposatzen ditu, eta nola ez, azken helburu gisa, zer kontsumitu esaten digu". Erakusketa ironiaz mintzatzen da "neurrigabekoa eta premiazkoa ez den" kontsumismoaren inguruan. Horretarako bizi modernoko egunerokotasunaren uneko argazkiak egiten ditu Sr. X artistak.

Galiziarrak diseinuaren munduan eman ditu bere lehendabiziko urratsak. Hiri inguruneetan sarritan ikusten diren stencil-ekin eginiko irudietatik instalazio txikietara. Azken boladan kalea utzi eta mihiseak margotzen hasi da street art-eko elementuak erabiliz, beti ere, egungo bizitza eta gizartea zirikatzeko xedearekin.

SC gallery-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button