ESZENA

Dantzak eta eskulturak elkarri eskua emanik

Datorren larunbatean, irailak 5, Berako Kultur Etxean, Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren programazioaren baitan, Led Silhouette taldeak Concavo-convexo izeneko dantza emanaldia egingo du, 19:00etatik aurrera. Bertan, Jon Lopez, Martxel Rodriguez eta Gaizka Sarasola antzezleek parte hartuko dute, Gaizka Sarasolak ondu duen musikarekin.

Concavo Convexo diziplina anitzeko pieza bat da, non “musikak, dantzak eta eskulturak elkarri eskua ematen dioten. Hutsuneari buruzko gogoeta egiten du, gorputzaren eta gorputzaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta. Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan birplanteatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera”.

Led Silhouette Martxel Rodriguez nafarrak eta Jon Lopez madrildarrak sortutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza konpainietan interprete gisa jardutearekin batera, 2016an sortzaile gisa hasi ziren. Mugimendu forma berriei eta kontzeptu ezberdinei buruz ikertzen dute, dantza garaikideari buruz duten ikuspegia eskaintzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button