ARTEA

Damaris Pan artistaren “Ze morena zauden” erakusketa, Bilboko Rekalde Aretoan

Damaris Pan artistak Ze morena zauden izeneko erakusketa abiatu du Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan, urtarrilaren 7ra arte. Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako sorturiko Barriek beka-programaren barruan kokatu behar da.

Neurriko handiko pintura lanak eta neurri ertainekoak tartekatu ditu artistak bere azken erakusketa honetan, eta guztietan errepikatzen den gaia: “ez-materiala, eskukoa edo gorputzekoa, baina ikusten denarekiko morrontzarik gabe. (…) Pintatuak ez du beste esanahirik, margoaren balioa ez datza margoaz esan daitekeenean, aurkakoa, margoa bera baita esanahia. Pintura ezagutza eta afektu modu bat da, pintura ez diren gainerako gauza guztiekiko topaguneek eragindakoa, hain zuzen ere. Aldeak, bitxikeriak, tolesturak, arrunta, egunerokoa, aspergarria, berdina”.

Erakusketaren izenburua bera ere asko interesgarria da: “Ze morena zauden erakusketa arrunt, hutsal bat da, (esaldi hori berez garai batean agur esateko edo diosala egiteko erabili da). Pertsona batek ze morena zauden esaten dio beste bati = zu, benetan, ez zara horrelakoa = zu, laster, ez zara horrelakoa izango = zu, orain, behin-behineko egoera iragankor batean zaude = Izatea edo Egotea. Dena izan daiteke beste era batekoa, eta izatez bada beste era batekoa”.

Damaris Panek (Mallabia, 1983) EHUko Arte Ederren Fakultatean eta Berlingo KHBn egin zituen bere arte-ikasketak. 2014an, balioen desbideratze eta akatsa funtsezko arte-balio legez gaiaren inguruko doktoretza-tesia defendatu zuen. Leioako Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailean irakasle ere bada.

Erakusketaren gaineko xehetasunak emate aldera, ostegunero 18:00etan, Rekalde Aretoko erakusketak ikusteko doako bisita gidatuak programatu dira. Gainera, azaroaren 23an, 17:00etan, tailer edo lantegi bat landuko da Damaris Pan artistaren eskutik.  
Bestetik, abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, ECOS #16.Damaris Pan izeneko bideo eta dokumental sail batzuk erakutsiko dira.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button