ARTEA

Ez bazara benetan zarena, ez zara

Jose Angel Uberuaga Ube artistak Gernika-Lumoko Kultur Etxean paratu du To be or not to be, that’s the answer izenburupeko erakusketa. Gaur eguneko gizartean ikusten eta entzuten diren gorroto-diskurtsoen kontrako aldarria izan nahi duen mostra otsailaren 18ra arte izango da ikusgai. Hortaz azken egunetan duzue.

LGTBIQfobiaren kontrako erakusketan hamalau argazki daude ikusgai, bai eta ikus-entzunezko instalazio bat ere.
Asier Arrieta Elorza adituak erakusketaren katalogoan honakoa dio: “Ezberdinak diren pertsonen kontrako jarrera anitz dira gizartean, eta ez bakarrik hezkuntzarik izan ez dutenen artean. Ohikoa da, egunerokoa, gay sentitzen den norbaiten kontrako aurreiritziak izatea. Errealitate triste horri ikusgarritasuna eman nahi zaio, kontzientziak astindu, inor eskandalizatu behar ez luketen irudi probokatzaileekin batzuetan, eta norbait Uberen proposamenetik minimo erasotua edo beldurtua senti daitekeen unetik, hor hartzen du proiektuak benetako zentzua, genero bereko bi pertsonen arteko musua eskandalizatzen badu, hor arazo bat dagoelako da”.

Kontzientziak, pentsamenduak eta iritziak aldaratzeko proposamena dakar artistaren erakusketa horrek, azken egunetan duzuena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button