ARTEA

Begiradaren boterea

Javier Mina artistak Fusioa izeneko erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseumen, eta irailaren 27ra bitartean egongo da ikusgai.

Carlos Martinez Gorriaran adituak  Mina argazkilariaren barneko asmo eta bere eginkizunaren gaineko xehetasunak eman ditu lerro hauetan:  “…begiradak badu gure ohiko mundua oso modu desberdinean aztertzeko ahalmena: arakatzekoa, sorpresari erne, adi-adi argi eta itzalen bibrazioari, gauzen dirdira txinpartatsuari. Eta argazkiek badute gaitasuna begirada desberdin horiek irudietan finkatzeko, hor zegoen mundu zoragarria agerian utzita, mundu bat non ikusi gabe begiratzeko modu arrunt hori iragaten baitzen, haren izaera atzeman gabe. Hori oparitzen digu Javier Minak bere argazki-safariekin, egunero agertoki duzun mundu horretako sorpresa estaliaren bila murgildurik: paretak eta fatxadak, hiri-altzariak, espaloiak eta arkitektura-zatiak, argi-itzalen efektuak, zeinuak eta zirrimarrak. Ezkutatutako edertasun aldakor eta arinez betetako eguneroko gauzak, argazki-lanak aurkitu eta betiko finkatzen dituena. (…) Begiradaren boterea bizitza propioa duten irudiak sortu eta birsortzeko ahalmena da. Ez da pintura, ez dira motibo abstraktuak: egiazko gauzen puskak dira, kalean dauden irudienak, haien zeinu, zirrimarra eta arkitekturena, alegia, argiak, itzalak, koloreak, objektuak, marrak, testura leun eta zimurtsuak, profil zorrotz eta zartatuak.  (…) Ororen gainetik, honako hau esan nahi dizuet: erakusketa hau, Javier Minak bere argazki-kamera txikiarekin egunero behatu gabe gora eta behera ibiltzen ditugun kaleetan egindako argazki-safarien emaitza, benetako gozamena da, eta aurkikuntza zirraragarria: edertasun estali eta sekretuarena, bizi garen eguneroko munduko txoko eta gauzarik apalenetan dagoen horrena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button