MUSIKA

Tindersticksek “The Something Rain” lan berria aurkeztuko du Donostian

Tindersticks talde ingelesak The Something Rain (City Slang/Music as usual) izenburuko bederatzigarren laneko kantuak joko ditu gaur, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 1999an eta 2009an ere izan ziren Gipuzkoako antzoki horretan.

Boskote ingelesa 1991n eratu zen Nottingham hirian. Hasieran pop rock independentea jorratu arren, pixkanaka jazz eta soul eraginak jasotzen hasi ziren, eta horren ondorioz orkestra konponketak ere gehitu zituzten. Taldearen ezaugarri nagusiena Stuart A. Staples crooner kantariaren ahots baritonoa da. Horretaz gainera, aurretik aipatutako orkestra konponketak ere funtsezko elementua dira ingelesen jarioan. Hala, konponketa horiek egiteko makina bat instrumentu erabii ohi dituzte, tartean, tronpeta, Rhodes pianoa, bibrafonoa edo biolina. The Something Rain azken lanean Thomas Bloch, Terry Edwards, Andy Nice, Julian Siegel eta Will Wilde musikariak arduratu dira konponketa txertatzeaz.

Tindersticksen musika Serge Gainsbourg, Lee Hazlewood eta Scott Walker pop musikari klasikoekin alderatu izan da. Gogoratu kontzertua gaur izango dela 20:00etan Donostiako Victoria Eugenian.

Honatx azken diskoko kantu bat:

Bestalde, Doka Donostiako antzokian beste bi kontzertu izango dira gaur eta bihar. Hala, gaur Sartagudako Ibaialde Ikastolaren aldeko festa izango da. Horretarako, omenezko bi taldek joko dute: batetik, La Pop’llak (La Polla Records), eta bestetik, Su Ta Kek (Su Ta Gar). Bihar, berriz, Bilboko MCD punk talde mitikoak joko du. Jo eta fuego!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button