BESTELAKOAK

“Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera!” lehiaketa martxan da

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak, kontakizun laburren Zurrumurruen aurka, sartu aterpera! lehiaketaren V. edizioa jarri du abian. Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era izango da. Kontakizunak euskaraz edota gaztelaniaz izan ahal dira.

“Aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko xedez” antolatu da ekimen hori,  bertako Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan.

Interesa izanez gero, adi honi: 18 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalitate edo bizileku dutenak, eta deialdiaren gaiak zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen aurkako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak. Kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

Saririk potoloena  350 eurokoa da. Gainera Zurrumurruen aurka, sartu aterpera! V. lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituen argitalpen baterako finalisten aukeraketa egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button