BESTELAKOAK

“Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera” kontakizun laburren lehiaketa

Bilboko Udalak Kontakizun Laburren Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera Lehiaketaren VI. ediziorako deialdia egin du. Betiko legez, ekimenaren helburua etorkinen irudikapen berriak sortzea, topikoak hautsiz eta haienganako pertzepzio negatiboak aldatuz.

Kontakizunek “bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak” bezalako gaiak jorratu beharko dituzte, eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta modalitate bakoitzean bi sari egongo dira.

Aurten, berritasun gisa, Bilbo Saria emango zaio udalerrian bizi den egile bati. Epaimahaia Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailak izendatutako hiru kidek osatuko dute, eta, Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planaren jarduera-printzipioekin bat etorriz, osaera emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioari lotuko zaio.

Lanak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira online, helbide honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button