EMAKUMEA

“Zurrumurru Matxistarik EZ” programa aurrera doa

Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Arloak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin eta herritarren ekarpenekin, 9 tailer-hitzaldi antolatu ditu ekainaren 30era bitartean, Lemoiz, Barrika, Sopela, Berango, Gorliz, Urduliz eta Plentziako udalerrietan.

Zurrumurru matxistarik EZ gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan lan egin nahi duen programa da.

Jarduera horien bidez, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste identitate batzuentzako) prestakuntza eta topaketa-gune feminista bat sustatu nahi da. Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako eta Uribe Kostako sare feminista aktibatu/indartzeko gunea.

Hona hemen tailer eta hitzaldien zerrenda:
Emakumeak ere subjektu desiragarriak gara!: otsailak 22, martxoak 1 eta 10. Lemoizen.
Patriarkatu hau ez da nirea!: martxoak 11. Sopelan.
Indarkeria matxista hasiberrientzat: martxoak 1, 15 eta 22. Berangon.
Indarkeria matxista, lakra edo denon erantzukizuna?: apirilak 27 (emakumeak) eta 28 (mixtoa). Gorlizen.
Indarkeria matxista emakumeen kontua da… eta gu zer?: maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30. Urdulizen.
Emakumeak ez gara besteak zaintzeko jaio!: maiatzak 4, 11 eta 18. Barrikan.
Eta gu…zer?: ekainak 13 eta 20. Plentzian.
Emakumeak ez gara besteak zaintzeko jaio!: Sopelan..
Indarkeria matxista: zer egin dezakegu guk, gizonok?: Gorlizen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button