ESZENA

Zoriontasuna hasiera besterik ez da

Donostiako Imanol Larzabal Aretoan, otsailaren 8an, eta 19:30etik aurrera, Don Inorrez musika taldea (Imanol Ubeda, Karlos Arancegui) eta  Metrokoadroka kolektiboa (Oier Guillan, Ainhoa Alberdi, eta Idoia Beratarbide) batuko dira Aztia izeneko ikusgarria eskaintzeko.

“Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko da, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, “Zoriontasuna hasiera besterik ez da” aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.”

Oholtza gainean musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartzen dituen kontzertu dramatizatua ikusi ahalko da, umorea eta doinu kutsakorrekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button