ARTEA

Zorion-mota desberdinei buruzko hausnarketa

Zorion-mota desberdinei buruzko hausnarketa multisentsoriala da Felices, otsailaren 21etik maiatzaren 3ra, Montehermosoko Ur Biltegian paratu den erakusketa. Rut Briones eta Raquel Durán artistek hausnartu egin dute geure mendeko gizartean zorionak duen esanahiaz.

Erakusketa osatzen duten instalazioetako bakoitzak zorionaren alderdi kontzeptual batean sakontzen du. Elementu analogiko eta digitalak, kolektiboak eta indibidualak jarrita, erakusketak esperimentatzeko bideak luzatzen ditu, beti ere, zoriontsu egiten gaituen hura edota zorionaren sena bera ere kolokan jartzeraino.

“Lan honek artistek norbanakoaren eta gizartearen (betiere Europako mendebaldeko gizartearen esparruan) elkarrekiko harremanei eta estimuei buruz aurretiaz egin dituzten lanetan aztertu duten gai-ildo baten zati da. Felices kolokan jartze batetik sortzen da, kolokan jartzea, batetik, dimentsio existentzialeko zorion batekiko obsesioa gizakiak berezko dituen kontraesanekin harreman zuzenean jartzen denean gertatzen denari buruz, eta bestetik, zoriona egoera egonkor eta betiereko gisa lortzearen ezintasunak eragiten duen frustrazioaz”.

Rut Brionesek eta Raquel Duránek bikote artistikoa dira 2014az geroztik. Ikus-entzunezko instalazioen esparruan egiten dute lan, batik bat, eta mugitzen den irudiaren lengoaia erabiltzen dute mendebaldeko gaur egungo gizarteari buruz hausnartzeko. Haien jardun artistikoak, gehienbat, aztertzen du “zer eginkizun duen norbanakoak kolektibitatearen barruan, zer sinergia, paradoxa, truke eta inkongruentzia sortzen diren ezinbestean binomio horretatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button