IKUS-ENTZUN

Zonbiak protagonistak euskal film laburrean

Ataun of the Dead zonbiz beteriko film laburra ikusteko parada izango da bihar bertan, 20:00etan, Hernaniko Uru tabernan. Badirudi zonbiak protagonista dituen lehen euskal film laburra dela eta honek ikusmira sortu du.

Azken urte hauetan modan jarri dira mota horretako pelikulak, non zonbi nazkante eta beldurgarriek munduan salbu dauden pertsona “normalei” erasotzen dieten. The Walking Dead telesaila izan zen arrakastatsuena. Zonbi zaleak betidanik izan dira Euskal Herrian eta orain gurea ere etorri dira munstroak, Ataun of the Dead izeneko lanaren bidez.

Ataunen grabatu da eta Xabier Padinek eta Beñat Iturriozek zuzendu dute. Lan horretan karlistak, Idiazabalgo gazta eta zonbiak nahasten dira.

Gogoratu, bihar bertan, 20:00etan, Hernaniko Uru tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button