
Otsailaren 4an, Zonbi Harrotasunaren Eguna ospatzen da mundu osoan, eta Nafarroako Filmotekak ez du aukera hori galdu film bereziren bat programatzeko gaur.
“Zonbi gaiaren zale guztiak askatzeko eguna da, bai liburuak, filmak, serieak, komikiak eta bideojokoak, hildako bizidunak protagonista dituztenak. Zergatik egun hau? Ospakizun horren arrazoia George A. Romeroren jaioteguna da, bera jotzen baita genero zinematografiko horren sortzailetzat La noche de los muertos vivientes (1968) kultuzko pelikularekin. Zinemagile hau ez zen izan zonbi gaiko film mota hau filmatzen lehena (cfr. Yo anduve con un Zombie, J. Touneur, 1943), baina pertsonaia horien elementu bereizgarri batzuk sartzeagatik genero horren aitatzat hartu izan da”.
Horren ostean erreferentzia asko agertu dira: Michael Jacksonen Thriller bideo klip mitikoa, The Walking Dead telesaila,…
Hortaz gaur egun egokia da Zonbien mundu honi hasiera eman zion eta zinemaren klasiko bihurtu den filma ikusteko: The Night of the Living Dead (George A. Romero, 1968). “Satelite batetik datozen erradiazioek fenomeno izugarri bat eragiten dute: hildakoak beren hilobietatik atera eta jendea erasotzen dute elikatzeko. Pennsylvaniako hilerri batean hasten da dena, non Barbarak, hildako bizidun batek eraso egin ondoren, etxalde baterantz ihes egiten duen.”



