MUSIKA

Markina-Xemeingo Jazz Jaialdia egingo dute estreinakoz

Uhagon Kulturguneak Markina-Xemeingo I. Jazz Jaialdia antolatu du uztailaren 6, 7, 8 eta 9rako. Jaialdiaren helburu nagusiak honakoak dira: musika publikoari hurbiltzeko kalitatezko jaialdi bat antolatzea, jazza hiriburuetako zirkuituetatik herrietara gerturatzea, musikari profesionalekin bertatik bertara lan egiteko aukera sortzea, eta azkenik, Uhagon Kulturgunea eta Markina-Xemein ezagutzera ematea.

Antolatzaileen arabera, “lehenengo edizio hau, Karmen jaien bezperetan ospatuko da, eta ukitu markinarra eman nahi izan diote jaialdiari, bai parte hartzaileen aldetik (Pablo Fdez. Arrieta eta Haizea Martiartu, markinarrak dira) baita kartelaren diseinuan ere”.

Egitaraua uztailaren 6an abiatuko da Pablo Fdez. Arrieta Trio & Carme Canela taldearekin; 7an, barikuan, Victor de Diego Organ Trio taldearen txanda izango da; 8an, zapatuan, Masterclass bat izango da Victor de Diego Triorekin goizean, eta 20:00etan, Bilbao Lindy Band taldearen ikuskizuna.

Azkenik, uztailaren 9an, Haizea Martiartu &The Dixie Monsters taldea herriko alde zaharrean arituko da. Emanaldi guztiak, igandekoa izan ezik, Uhagon Kulturguneko terrazan izango dira, doan.

Informazio guztia: Uhagon Kulturgunean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button