
Anton Txekhov omentzen duen zirku ikuskizuna ikusi ahalko da asteburu honetan, otsailak 10ean eta 11n, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Daniele Finzi Pasca koreografoak zuzenduriko Donka obrak akrobatak, malabaristak eta dantzariak biltzen ditu. Prestigio handiko koreografoa da hainbat lan arrakastatsu zuzendu baititu, besteak beste, Cirque Éloize eta Cirque du Soleil ikuskizunak.
Donka, errusieraz deitzen zaio arrantza egiteko kanaberan jartzen den kanpaitxoari. Izan ere, idazle errusiarra arrantza zale amorratua zen hausnarketarako aukera eskaintzen baitzion. Pascak berak ere, eszenatokia ozeano bihurtzen du eta pailazo, aktore, musikari, dantzari, akrobata eta bestelakoekin bete.



