ESZENA

“Titirijai” Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, Tolosan

Asteburu honetan, azaroaren 21etik 29ra bitartean, Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia hasiko da.

Joan den urteko deskalabruaren ostean “inoiz baino gogo handiagoz hasiko gara datorren urtean beteko den 40. urteurrena prestatzen. Izan ere, irrikaz gaude kalea eta antzokiak beteta ikusteko, gainezka, Tolosan, Gipuzkoan zein Euskal Herrian tradizio bilakatu diren txotxongiloak ikustera joandako haur nahiz helduekin”.

Kataluniatik datorren Rauxa Teatro taldeak egingo duen Teatro de papel lanarekin hasiko da jaialdia igandean, hilak 21, eta Murtziako Dora Canterok egingo duen El tiempo de las tortugas obrak itxiko ditu ekimenaren ateak.

Aurten berriz ere, Titirijai Tolosako kaleetara irtengo da, ikusle leialen bila, eta kaleko ikuskizunak, kalejirak eta beste hainbat emanaldi eskainiko ditu haur zein helduen gozamenerako.

Emanaldiez gai, Europako txotxongilolarien prestakuntzari eta profesionalizazioari buruzko jardunaldiak ere antolatu dituzte, eta horretaz guztiaz gain erakusketak eta hizketaldiak osatuko dute datozen egunotan hasiko den programazioa.

Programa osoa, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button