MUSIKA

Ron Sexmith kantautore kanadarrak Bilboko Kafe Antzokian joko du gaur

Ron Sexmith (St. Catharines, Ontario, 1964) songwriter ezagunak bere azken lana, Long Player Late Bloomer, aurkeztuko du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Diskoak kritika bikainak jaso ditu hedabideen aldetik. Sexmithen aurretik Ange Boxall Tasmaniako kantaria arituko da. Emanaldia 21:30ean hasiko da.

Ontarion jaio arren, Sexsmith egun Toronton bizi da bere seme-alabekin. Hiri horretan eratu zuen, hain zuzen ere, bere lehendabiziko taldea, The Uncool. Talde horrekin Grand Opera Lane izeneko diskoa plazaratu zuen 1991. urtean. Disko horri esker, kanadarrak harremanetan jarri zen Interescope diskoetxearekin eta 1995. Urtean bakarkako estreinako lan homonimoa argitaratu zuen. Harrezkeroztik, 11 disko kaleratu ditu, azkena gaur Bilbon aurkeztuko duen Long Player Late Bloomer.




Lehenengpo bost diskoetan folk-pop kantuak bildu zituen, testu laburrak eta melodia malenkoniatsuak. Seigarren lanetik aurrera baina, sintetizadoreak eta oinarri programatuak sartzen hasi zen Martin Tarefe ekoizlearen laguntzarekin. Halere, gitarrek oraindik ez dute bere ohiko presentzia galdu. Bilboko emanaldia 21:30ean hasiko da, baian aurretik Ange Boxall Tasmaniako kantariak joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button