MUSIKA

“Ziortzako Kontzertuak” antzinako musika zikloa prest dago

Ziortzako Kontzertuak antzinako musika zikloa datozen bi asteburutan egingo da, irailaren 11, 12, 18 eta 19an, arratsaldeko 18:00etan, Ziortzako kolegiatan. Ekimenak BBK Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gondra-Barandiaran Fundazioaren, Ziortza-Bolibarreko udalaren eta Labayru Fundazioaren babesa dauka. Ziortzako Kontzertuak Kultur Elkarteak antolatutako Ziortzako Kontzertuak ekimenaren 33. edizioa beteko du aurten.

Larunbatean, eta 18:00etan, hasiko da programazio musikala Ministriles Hispalensisen eta XVI. mendeko musika profanoaren eskutik. Okasio horretan omenaldia egingo zaio lehen Zirkumnabigazioa burutu zuten itsas gizon ausarten balentriari.
Hurrengo egunean, Jone Martinez sopranoaren eta Passamezzo Anticoren bitartez, XVIII. mendeko Veneziako Errepublikan murgilduko dira entzuleak, Vivaldirekin batera.

Bigarren asteburuko protagonistak Euskal Herriko organorik zaharrena eta Juan de la Rubia musikaria izango dira, eta A de Cabezón, Correa de Arauxo, Palestrina, eta beste egile batzuen lanak garatuko dituzte.
Jordi Savallek eta Xabier Diazek emango diote amaiera zikloaren aurtengo edizioari. XVI. eta XVII. mendeetan viola da gamba arku-instrumenturik erabiliena izan zen, eta horren adibide musikari horiek egingo duten programa izango da.

Ziortzako Kontzertuak ekimenaren gaineko xehetasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button