MUSIKA

Kase.O Jazz Magnetism taldearen hip-hop berritzaileena

Kase.O abeslari eta inprobisatzailearen lirikaren eskutik, Estatuko jazzaren esparruan metaforak, sentimenduak eta salaketak argiago eta sendoago entzuten dira honen ahotik. Violadores del Verso, azken hamarkadan Espainiako hip-hop talde esanguratsuena izan den taldeko liderra da hemen ahots printzipala.
Taldearen barruan dauden musikariak Jazz Magnetism taldekoak dira. Groove Station taldeko gitarra jotzailea den Daniel Comas; Meeting Point Estatuko funk eta jazz talde desberdinetako partaidea den Hugo Astudillo saxo-jotzailea; The Heckler taldeko liderra den Juan Pablo Balcazar (baxu elektrikoa) eta Dani Dominguez Kataluniako jazz eszenako bateria jotzailea dira hitzei doinua jartzen diotenak.

Talde honek, emanaldietan zehar, ikus-entzuleak bereganatzen ditu, denek (ikus-entzuleek, musikak, hitzak…) hartzen baitute parte kontzertuetan.

Larunbatean duzue hip-hop eta jazzaren tradizioan oinarritutako ikuskizun musikal bikaina.

Gaztelupeko hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button